23:32

Baskonia

EUROLIGAKO 18. JARDUNALDIA

Zalantzak ezin uxatuta jarraitzen du Kirolbet Baskoniak (65-79)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Shengeliaren lan bikaina eta Fallen ekarpena ez dira nahikoa izan Fenerbahçeren sartutako 16 hirukoei aurre egiteko.

  • Pierria Henry Kalinici baloi bat lapurtu nahian.

    Pierria Henry Kaliniceri baloi bat lapurtu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak ezagunak dituen akatsak errepikatu eta ezinean ibili da berriro ere ostegun honetan, Buesa Arenan jokatu den Euroligako hemezortzigarren jardunaldian.

Ondorioz, Fenerbahçe aise gailendu zaio etxeko taldeari (65-79); izan ere, turkiarrek hasieratik hartu dute neurketaren ekimena (11-20 zen emaitza lehen laurdenaren amaieran), eta ez diete aukerarik eman Dusko Ivanovicen mutilei.

Garaipen horrekin, Zeljko Obradovicek zuzentzen duen taldeak harrapatu eta gainditu egin du Baskonia sailkapenean. Talde biek partida kopuru bera irabazi dituzten orain arte (zazpi); alabaina, bien arteko averagea aldeko dute turkiarrek.

Fenerbahçek eraginkortasun handia agertu du hiruko marrako jaurtiketetan (16 sartu ditu), eta horrek Baskoniaren aukera guztiak hondoratu ditu. Arlo horretan bereziki nabarmendu den jokalaria Leo Westermann frantziarra izan da, zazpi hiruko erdietsi baititu zortzi jaurtiketa egin ostean.

Tornike Shengelia saiatu da aurkariaren kanpoko jarioari erantzuten (21 puntu sartu ditu eta 37 puntuko balorazioa erdietsi du). Georgiarrak, gainera, Youssoupha Fallen laguntza izan du bigarren zatian (18 puntu); aitzitik, bien ekarpena ez da nahikoa izan arerioa menderatzeko, joko-antolaketan zegoen hutsunea nabarmenegia izan baita.

Bisitarien artetik, ostera, Derrick Williams izan da onena (24ko balorazioa) gorago aipatutako Westermannekin batera.

Fitxa teknikoa:

65 - Kirolbet Baskonia (11+17+17+20): Henry (6), Janning (3), Shields (3), Shengelia (21) eta Eric (4) –hasierako bostekoa–, Sergi Garcia (-), Fall (18), Stauskas (9) eta Polonara (1).

79 - Fenerbahce Beko (20+22+20+17): De Colo (11), Westermann (21), Kalinic (4), Williams (16) eta Malcolm Thomas (3) –hasierako bostekoa–, Nunnally (-), Mahmutoglu (9), Muhammed (4), Datome (9) eta Lauvergne (2).

Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Carmelo Paternico (Italia) eta Petri Mantyla (Finlandia). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena