14:44

Baskonia

Endesa Liga

Baskonia garaipenaren bidean da berriro, Obradoiroren etxean irabazi ostean (79-92)

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak galiziarrak baino gehiago izan dira, eta partida kontrolpean izan dute ia une oro.

5:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak irabazi egin du igande honetan Monbus Obradoiroren etxean jokatu duen partida. Arabarrak 79-92 gailendu dira, erasoko joko eraginkorrari eta Tornike Shengeliari esker.

Shengeliak amaiera bikaina eman dio lehen laurdenari, Baskoniaren zelaitik hirukoa sartuta. Horrela, lehen hamar minutuak 17-22ko emaitzarekin amaitu dira.

Bigarren laurdenean, gauzak ez dira aldatu, baina galiziarrak markagailuan gerturatu dira, Dejan Kravicen jokori esker, eta arabarren aldea zazpi puntutan geratu da atsedenaldirako: 36-43.

Bigarren zatian, Obradoirok erritmoa igo du, eta galiziarrak puntu bakar batera jarri dira: 48-49. Hala ere, Baskonia nagusitu da berriro, eta 59-71 jarri dira aurretik hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdenean, etxeko taldeak beste saiakera bat egin du markagailua iraultzeko, eta, amaierarako sei minutu falta zirenean, 69-78 jarri dira, 8-2ko partzialari esker. Hala ere, Perasovicen taldea ez da urduritu, eta 79-91 gailendu da azkenean.

Fitxa teknikoa

79 – Monbus Obradoiro (17+19+23+20): Kravic (17), Magee (8), Brodziansky (8), Muñoz (14), Pozas (4) –hasierako boskotea–, Calloway (3), De Zeeuw (3), Spires (2), Font (4), Daum (10), Czerapowicz (6).

92 – Kirolbet Baskonia (22+21+28+21): Vildoza (8), Janning (11), Fall (2), Shengelia (29), Shields (7) –hasierako boskotea–, Diop (4), Stauskas (6), Garino (12), Polonara (2), Eric (11).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena