Baskonia
Utzita egon ostean
Erredakzioa
Arabako taldeak 2018ko udan fitxatu zuen pibot senegaldarra, eta Frantziako Estrasburgon jokatu du utzita, maila oso ona eskainiz.
Albisteak (3)
Youssoupha Fall Kirolbet Baskoniara bueltatu da, denboraldia Frantziako Estrasburgo taldean utzita jokatu ostean. Baskoniak, 2018ko udan fitxatu zuen 2,21 metro neurtzen duen pibot senegaldarra.
Osasun-azterketak, froga fisikoak eta antropometria bat egin ditu Fallek. Ondoren, Buesa Arenako kantxa zapaldu du, eta test-funtzional bat egin du Velimir Perasovic entrenatzailearen begiradapean. 24 urteko pibotak lan-programa bati ekingo dio udan.
Fallek hirugarren denboraldia osatu du Frantziako ligako Lehen Mailan, eta oso urte ona egin du, haren ibilbide profesionaleko sasoi onena burutu duelarik. 30 partida jokatu ditu, eta, batez beste 14,5 puntu sartu, 8,4 errebote hartu, eta 19 puntuko balorazioa erdietsi du.
Estrasburgo taldean puntu gehien sartu dituen jokalaria izan da, errebote gehien jaso dituena, eta taldeko baloratuena ere. Gainera, Frantziako ligako bigarren jokalari baloratuena eta hirugarren errebote hartzaile onena izan da. Ligako onena izan da biko jaurtiketen portzentajeari (% 69,7) erreparatuta.
Frantziako ligako talde onenean sartu zuten, eta izarren partida jokatu zuen, 22 puntu sartuz eta 9 errebote hartuz.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa