Baskonia
Urtebetez
Erredakzioa
Kirolbet Baskonia eta talde frantziarra akordiora iritsi dira pibot senegaldarrak Strasbourgen joka dezan, urtebetez.
Youssoupha Fall. Argazkia: SaskiBaskonia
Youssoupha Fallek Strasbourgen jokatuko du datorren denboraldian, Kirolbet Baskoniak utzita. Arabako taldeak aurtengo udan fitxatu du 2,21 metroko altuera duen senegaldarra eta erabaki du talde frantziarrera bidaltzea, utzita.
Pibot senegaldarrak 2022. urtera arte sinatu zuen kontratua Baskoniarekin eta lehen denboraldia Gasteiztik at egingo du. Ondorioz, Kirolbet Baskoniak Tornike Shengelia, Vincent Poirier, Johannes Voigtmann eta Ilimane Diop taulapeko jokalariak manetntzen ditu. Seguruenik, beste pibot bat fitxatuko du, Rinalds Malmanis Betisera irten ostean.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa