13:14

Baskonia

Lau denboraldirako

Baskoniak Youssoupha Fall fitxatu du

Erredakzioa

Jokalari senegaldarrak lau denboraldirako kontratua sinatu du Kirolbet Baskoniarekin. Le Mans taldetik dator, 2,21 metroko altuera du, eta 23 urte ditu.

  • Youssoupha Birima Fall. Argazkia: Saski Baskonia

    Youssoupha Birima Fall. Argazkia: Saski Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak Youssoupha Birima Fall jokalaria fitxatu du datozen lau denboraldietarako, hau da, 2022. urteko ekainera arte. Hala jakinarazi du Arabako klubak astearte honetan.

Youssoupha Fall (Dakar 1995) Frantziako Le Mans Sarthe Basket taldetik dator, 23 urte ditu, eta 2,21 metro neurtzen ditu. Altuera emango dio taldeari taulaperako eta etorkizun handiko jokalaria da.

Le Manseko lehen taldearekin 2015ean egin zuen debuta. Iaz, batezbeste 20 minutu jokatu zituen, 11,2 puntu lortuta eta 6,9 errebote hartuta. Birritan lortu zuen 15 errebote hartzea.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena