Baskonia
Endesa Liga
eitb.eus
Kirolbet Baskoniak Unicaja izango du aurkari ACB Ligako final-laurdenetako kanporaketan.
Matt Janning errebote bat lortzeagatik borrokan. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskoniak garaipen batekin amaitu du liga erregularra, Monbus Obradoirori irabazi baitio Galizian (77-83). Luca Vildoza joko-antolatzaile argentinarraren talentua nabarmendu da talde gasteiztarrean (20 puntu et 28ko balorazioa).
Horrenbestez, bigarren bukatu du sailkapenean, eta igandetik aurrera (18:30) Malagako Unicaja izango du aurkari play-offetako final-laurdenetako kanporaketan.
Fitxa teknikoa:
Monbus Obradoiro 77 (14+25+18+20): Sabat (3), Simons (3), Matt Thomas (17), Llovet (3) eta Pustovyi (19) –hasierako bostekoa– Corbacho (9), Radovic (18), Pozas, Laksa (3), Navarro (2) eta Spires.
Kirolbet Baskonia 83 (23-13+15+32): Marcelino Huertas (3), Janning (13), Timma (9), Poirier (6) eta Shengelia (5) –hasierako bostekoa– Vildoza (20), Voigtmann (6), Malmanis, Diop (5), Granger (5), Beaubois (9) eta Garino (2).
Epaileak: García González, Sánchez Sixto eta García Ortiz. Eliminaron por faltas a Pozas (Obradoiro) eta Beaubois (Baskonia) kanporatu dituzte.
Deltecok galdu egin du Fuenlabradan
Bere aldetik, Delteco GBCk galdu egin du Montakit Fuenlabradaren (84-70) aurka, nahiz eta Dani Perez (10 puntu, 5 asistentzia), Daniel Clark (13 puntu) eta Kenny Chery (13 puntu) ahalegindu diren hori gerta ez zedin, baina ez da nahikoa izan.
Fitxa teknikoa:
Montakit Fuenlabrada 84 (19+25+17+23): Vargas (4), Popovic (14), Cruz (8), Smits (11), Olaseni (2) –hasierako bostekoa–, Eyenga (16), O'Leary (6), Rupnik (19), Llorca (2), Karnowski y Llorente (2).
Delteco Gipuzkoa Basket 70 (17+15+20+18): Pérez (10), Chery (13), Beraza (7), Salvó (5), Agbelese (5) –hasierako bostekoa–, Van Lacke, Clark (13), Oroz (2), Swing (11), Maiza (2) y Pardina.
Epaileak: Pérez Pizarro, Bultó eta Fernández. Ez da kanporaturik egon.
Dani Perez (eskuinean) Gregory Vargasen sarrera defendatzen. Argazkia: EFE
Porrota Mumbruren azken agerraldian
Azkenik, Bilbao Basketek ezin izan dio Alex Mumbruri merezitako azken garaipena oparitu bere agurrean; izan ere, porrota pilatu du beste behin ere San Pablo Burgosen aurkako lehian (90-86). Mumbru bera izan da beltzezko gizonen arteko onena (26 puntu eta 29ko balorazioa) bere azken partidan, jakina denez kantxak utziko baititu 21 denboraldiren ostean.
Fitxa teknikoa
San Pablo Burgos 90 (20+18+17+25): Corey Fischer (7), Álex López (12), Deon Thompson (16), Goran Huskic (11) eta Deividas Gailius (6) –hasierako bostekoa–; Thomas Schreiner (6), Edu Martínez (11), Javi Vega(-), Sebas Sáiz(5), Vlatko Cancar (9) eta Álex Barrera (7).
RETAbet Bilbao Basket 86 (21+24+17+24): Jonathan Tabu (13), Axel Hervelle (8), Dejan Todorovic (12), Pere Tomás (8) eta Devin Thomas (4) –hasierako bostekoa–; Mickell Gladness (2), Nikola Rebic (2), Shane Hammink (2), Javi Salgado (3), Álex Mumbrú (28),Lucio Redivo (6) eta Benjamin Bentil (-).
Epaileak: Carlos Peruga, Juan De Dios Oyón eta Esperanza Mendoza. Devin Thomas kanporatu dute.
Axel Hervelle (eskuinean) Thomas Schreinerren saskiratzea oztopatu nahian. Argazkia: EFE
Endesa Ligako final-laurdenak:
Azken jardunaldia jokatu ostean, zehaztuta geratu dira titulua lortzeko lehendabiziko kanporaketen protagonistak:
Maiatzak 27, larunbata
Real Madril - Iberostar Tenerife (12:30).
Kirolbet Baskonia - Unicaja (18:30).
Bartzelona Lassa - Morabanc Andorra (20:45).
Maiatzak 28, igandea
Valentzia Basket – Herbalife Kanaria Handia (20:30).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa