Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Hiru jokalari hauek kontratua berritzeko klubaren lehen eskaintza baztertu dute. Ondorioz, gainerako taldeek Baskoniaren eskaintza uztailaren 9a baino lehen berdinduz gero, fitxatu egin ditzakete.
Shane Larkin. Argazkia: EFE
ACBk asteazken honetan eman du jakitera tanteo-eskubideari lotuta dauden Endesa Ligako 33 jokalarien zerrenda. Hau da, euren kontratuak bukatuta eta klubaren berritze eskaintzak baztertuta, taldez alda dezaketen jokalarien zerrenda. Hor daude Valentzia Basketeko Antoine Diot eta Luke Sikma, MoraBanc Andorrako Giorgi Shermadini eta Baskoniako Shane Larkin, Adam Hanga eta Ricky Ledo, besteak beste.
Uztailaren 9a baino lehen, jokalari hauetan interesa duten taldeek eskaintzak plazaratu ditzakete. Jokalariaren jatorrizko klubak 5 eguneko epea izango du beste talde baten eskaintza berdindu eta jokalaria mantentzeko. Bestela, eskaintza plazaratu duen taldeak fitxatuko du jokalaria, ACBk jakinarazi duenez.
Shane Larkin eta Adam Hanga jokalariak daude tanteo-eskubideari lotuta daudenen artean. Bi jokalariak galtzeak min handia egingo lioke Baskoniari. Bietako batek ere ez du onartu Baskoniak aurkeztu dion kontratua berritzeko eskaintza.
intza.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa