Baskonia
85-77
Erredakzioa
Arabako taldeak oso gaizki ekin dio Endesa Ligako finalerdietako laugarren partidari eta neurketa aurrera joan ahala hobetu duen arren, finalera sailkatzeko aukera gabe geratu da, 85-77 galduta.
Valentzia-Baskonia (85-76) partidako irudia. Argazkia: EFE
Baskoniak 85-77 galdu du Valentziaren aurka Endesa Ligako finalerdietako laugarren partida eta finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da, kanporaketa 1-3ko emaitzarekin galduta.
Arabako taldeak oso gaizki ekin dio norgehiagokari eta horretaz baliatu da Valentzia abantaila handiak lortzeko. Hamaika puntuko aldea eskuratu du etxeko taldeak (15-4 eta 23-12) eta maldan gora jarri zaio neurketa Baskoniari. Lehen laurdeneko azken txanpan, ordea, Arabako taldeak bere jokoa hobetu eta desabantaila sei puntura murriztea lortu du (23-17).
Bigarren laurdenaren hasieran aldeak murriztu ditu Baskoniak (26-22), baina etxeko taldeak azkar erantzun du, eta berriro zuloa ireki du markagailuan (41-28), hamahiru puntuko aldea lortuta. Neurketa Valentziaren aldeko 43-32ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean Baskonia desabantaila ezin mirriztuta ibili da, eta Valentziak hamahiru puntuko aldea eskuratu du berriro (49-36). Ondoren, Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak bere joko-maila hobetu eta sei puntura murriztu du desabantaila (55-49). Hirugarren laurdeneko azken txanpan, ordea, Valentzia berriro nagusi izan da, eta 10 puntuko abantailarekin iritsi da etxeko taldea azken laurdenera (62-52).
Amaierako azken hamar minutuetan saiatu da Baskonia emaitzari buelta ematen, baina partida guztian zehar gertatu bezala Arabako taldea gaizki ibili da hiruko jaurtiketetan eta kosta egin zaio aldeak murriztea. Hala ere, laurdenaren erdialdean zortzi puntura jarri da Baskonia (67-59). Valentzia, ordea, ez da urduri jarri eta azken txanpan garaipenak ez dio alde egin (85-77).
Ficha técnica:
85 - Valentzia (23+20+19+23): Diot (8), San Emeterio (19), Sato (8), Sikma (4), Dubljevic (6) -hasierako bostekoa- Thomas (15), Vives (3), Oriola (18) eta Sastre (4).
77 - Baskonia (17+15+20+25): Larkin (19), Beaobois (2), Hanga (3), Tillie (-), Voigtmann (6) -hasierako bostekoa- Ledo (19), Blazic (4), Diop (4), Laprovittola (8) eta Shengelia (12).
Epaileak: Garcia Gonzalez, Jimenez eta Calatrava.
eta Calatrava.Hurrengo zuzenekoak
09 | 16:15 - 18:15 | FUTBOLA | Vila-real vs Alaves |
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa