Baskonia
Endesa Liga
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldea jaun eta jabe izan da hasiera-hasieratik. Lehen laurdenean, esaterako, 17 puntuko zuloa egin dute markagailuan.
Sito Alonso, bere jokalariekin hizketan. Argazkia: Efe.
Baskonia aise gailendu zaio Betisi Sevillan (60-94) goitik behera menderatu duen neurketan. Andaluziarren laugarren porrota da jarraian, eta ez du ematen egoerari buelta emateko gai direnik.
Lehen bost minutuetan, gasteiztarrek 1 eta 15eko partziala egin dute, Betisek erasoan dituen arazoak aprobetxatuta.
Lehen 10 minutuen amaieran, Sito Alonsoren taldeak 17 puntuko aldea izan du markagailuan (12-29). Alde hori handitu baino ez dute egin arabarrek minutuek aurrera egin ahala.
Atsedenaldirako emaitza 25 eta 47koa izan da.
Kanpoko jaurtilariek sartutako hirukoek, aulkiko gizonek sartutakoekin batera, aldea 30 punturaino igo dute, eta horrek ez du atzera bueltarik izan. Azkenean, 60 eta 94 Baskoniaren alde.
Fitxa teknikoa
60 - Betis (12+13+15+19): Radicevic (13), Alfonso Sánchez (2), Lockett (9), Nachbar (7), Triguero (6) -hasierako boskotea-, Cate (1), Marc García (2), Milosevic (8), Stojanovski (12) eta Rigò (-).
94 - Baskonia (29+18+27+20): Larkin (5), Beaubois (8), Hanga (8), Tillie (12), Voigtmann (9) -hasierako bokotea-, Blazic (7), Bargnani (9), Shengelia (14), Diop (4), Rafa Luz (4), Budinger (9) eta Sedekerskis (5).
edekerskis (5).Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa