Baskonia
82-72
Erredakzioa
Arabako taldeak 82-72 galdu du Martin Carpena pabilioian eta bigarren porrota jaso du Endesa Ligan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Baskoniak 82-72 galdu du Unicajaren aurka Martin Carpena pabilioian eta denboraldi honetan bigarren porrota jaso du Endesa Ligan. Malagako taldea nagusi izan da hasieratik amaierara arte.
Partida hasieratik agindu du Unicajak bai jokoan baita markagailuan ere. Baskonia ezinean ibili da, baina nola edo ahala norgehiagokan mantentzea lortu du. Lehen hamar minutuak Unicajaren aldeko 8 puntuko abantailarekin bukatu dira (22-14). Bigarren laurdenean etxeko taldearen nagusitasuna askoz handiagoa izan da, eta Baskonia 16 puntuko desabantailarekin iritsi da atsedenaldira (39-23).
Atsedenaldiaren ostean Arabako taldeak jokoa hobetu du, eta gehiago asmatu du aurkariaren saski aurrean. Pixkanaka desabantaila murriztea lortu du Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak eta hirugarren laurdenaren bukaeran zortzi puntura murriztu du (58-50). Azken laurdenera garaipena lortzeko aukerekin iritsi da Baskonia, baina Unicaja nagusi izan da azken hamar minutuetan eta Arabako taldeak ezin izan du norgehiagoka irabazi (82-72).
Fitxa teknikoa:
Unicaja: Smith (15), Lafayette (9), Waczynski (9), Suárez (6), Musli (10) -hasierako bostekoa-, Brooks (-), Díaz (9), Fogg (19), Diez (4) eta Ndiaye (1).
Baskonia: Beaubois (12), Larkin (4), Blazic (16), Voigtmann (6), Shengelia (11) -hasierako bostekoa-, Akognon (12), Diop (2), Tillie (4), Sedekerskis (3) eta Luz (2).
Partzialak: 22-14, 17-9, 19-27 eta 24-22.
Epaileak: Perez Perez, Manuel y Aliaga.
a.Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa