Baskonia
Superkopa
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrak galtzaile atera dira Herbalifen aurka Buesa Arenan jokatutako finalerdian. Neurketa orekatua joan da.
Albisteak (3)
Kyle Juric estatubatuarrak garaipena eman dio bere taldeari, Herbaliferi, Baskoniaren aurka jokatutako Superkopako finalerdian. Kanariarrak lehen aldiz izango dira final handian, Buesa Arenako partida 80-84 irabazi ostean.
Gasteiztarrek baja garrantzitsuak izan dituzte, Andre Barnagnirena eta Rodrigue Beauboisena, eta jokoan erregulartasuna falta izan zaie.
Baskoniak aurrea hartu du lehen minutuetan (11-5), baina Luis Casimirok aulkiko jokalariak jokoan sartu ditu, defentsa indartu du eta etekina atera die aldaketei: bere taldeak 2 eta 12ko partziala sartu du, eta lehen laurdena aurretik amaitu dute: 13-17.
Kanariarrek aldeari eutsi diote eta atsedenaldian ere aurretik izan dira: 25-32.
Bigarren zatian, oreka izan da nagusi bien artean azken minutuetaraino. Orduan markagailuak Herbalifen alde egin du, eta azkenean 80 eta 84 gailendu dira. Superkopako finalean izango dira, euren historian lehen aldiz.
Fitxa teknikoa:
80. Baskonia (13+12+28+27): Luz (5), Cooney (15), Hanga (15), Tillie (2), Diop (6)-hasierako boskotea-, Voigtmann(6), Blazic (3), Larkin (12), Shengelia (16) eta Sedekerskis (-).
84. Herbalife Kanaria Handia (17+15+21+31): McCalebb (11), Salin (12), Rabaseda (-), Báez(8), Hendrix (7)-hasierako boskotea-, O,Neale (-), Planinic (9), Oliver (9), Kuric (24), Pasecniks (2) eta Pauli (2).
eta Pauli (2).Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa