09:19

Baskonia

Lauko Finala

CSKA Mosku eta Fenerbahce, faboritoak

Laboral Kutxa Baskoniak ezustekoa eman nahiko du turkiarren aurka ostiraleko partidan (21:00).

  • Bouroussis, CSKA Moskuren kontra. EFE

    Bouroussis, CSKA Moskuren kontra. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteburu honetan jokatuko da Euroligako Lauko Finala Berlinen. Bertan lau talde izango dira, CSKA Mosku, Istanbuleko Fenerbahce, Krasnodarreko Lokomotiv Kuban eta Euskadiko Laboral Kutxa Baskonia.

Bi dira faborito nagusienak, CSKA eta Fenerbahce. Hala eta guztiz ere, Baskoniak ezustekoa eman nahi du ostiraleko finalerdian Turkiako taldearen kontra (21:00). Zeljko Obradovic CSKA taldearen entrenatzaileak esperientzia handia du, zortzi titulu lortu ditu Euroligan eta bere hamaseigarren parte hartzea izango da Lauko Final batean.

Talde indartsua, orekatua eta esperientzia handiarekin du kroaziarrak; Ricky Hickman, Kostas Sloukas eta Pero Antic jokalariek Euroliga irabaztea zer den jakin badakite.

Beste finalerdia CSKA Moskuk eta Lokomotiv Kubanek jokatuko dute. CSKA sei aldiz izan da txapelduna eta jokatu diren Lauko Finaleko azken hamalau edizioetatik hamahiru jokatu ditu Moskuko taldeak.

Dimitris Itoudis da teknikaria eta bere taldeak zenbaki onenak lortu ditu denboraldi honetan Euroligan 22 garaipenekin eta 5 porrotekin besterik ez; CSKAn denboraldiko saskiratzailerik onena jokatzen du ere,  Nando De Colok.

>.

>.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena