Baskonia
Endesa Liga
Agentziak | Erredakzioa
Perasovicen taldeak neurketa makala jokatu du, eta lehen laurdenetik oso atzetik ibili dira markagailuan
Adams, neurketako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Bartzelonak zauriak osatu ditu Laboral Kutxa Baskoniari 89-68 irabazitam 28. Jardunaldian atzeratutako partidan. Ondorioz, kataluniarrak Ligako lider jarri dira berriro. Arabarrek partida txarra egin dute.
Velimir Perasovicen taldeak lehen zati oso makala egin du, sei puntu bakarrik lortu dituzte. Atsedenaldiaren aurretik markagailuko aldea murriztu duten arren, bigarren zatian lehen minutuetako bide beretik jarraitu dute.
Jaurtiketetan makal aritu arren, Bertansen bi hirukok eta Jamesek egindako zortzi puntuk 37 eta 30 jarri dituzte arabarrak atsedenaldian.
Baina bigarren zatian, kataluniarrek 20 puntu inguruko abantaila sendotu dute. Laugarren laurdenaren hasieran, 64-50 izan dira aurretik.
Gasteiztarrek datozen asteetan jokatuko dituen neurketetan daukate burua, eta ez dute asmatu Bartzelona urduri jartzeko orduan. Garaipena etxean geratu da.
Fitxa taknikoa
89-.BARTZELONA: Satoransky (16), Navarro (8), Abrines (10), Doellman (9) eta Tomic (11) --hasierako boskotea--; Ribas (5), Lawal (7), Eriksson, Samuels (14), Vezencov (-), Oleson (3), Arroyo (2) eta Perperoglou (4).
68-. LABORAL KUTXA BASKONIA: Adams (13), Hanga (2), Planinic (-), Bertans (6), Tillie (6) --hasierako boskotea--; I.Diop (10), James (13), Bourousis (18) eta Corbacho (-).
a Corbacho (-).Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa