Baskonia
Play offak
L.E. | eitb.eus
Arabarrek bigarren garaipena lortu dute Gasteizen, Panathinaikosen aurkako kanporaketan. Partida luzapeneko azken segundoetan erabaki da. Hurrengo neurketa Atenasen jokatuko dute.
Albisteak (3)
Laboral Kutxa Baskoniak oso gertu dauka Euroligako Lauko Finalerako sailkatzea. Perasovicen taldeak bigarren garaipena lortu du Panathinaikosen aurkako kanporaketan; hori bai, asko sufrituta, final-laurdenetako kanporaketan. Ondorioz, kanporaketa 2 eta 0 da arabarren alde.
Neurketa bizia eta oso borrokatua jokatu dute, ez du zerikusirik izan lehen norgehiagokarekin. Orduan gasteiztarrak jaun eta jabe izan ziren eta erraz nagusitu zitzaizkien greziarrei. Baina gaurkoan Panathinaikos indartsuago agertu da, eta gauzak asko zaildu dizkio Baskoniari.
Buesa Arenan goi-mailako giroa izan da, denboraldiko sarrerarik onena: ia 14.000 ikusle.
Lehen laurdenean, greziarrek aldea zabaltzekotan izan dira, baina Jamesek azken segundoa sartutako hirukoak 16 eta 21ekoa jarri du markagailuan, Atenasekoen alde.
Bigarrena oso laurden borrokatua izan da, gogorra, eta diferentziak oso txikiak izan dira. Gauzak horrela, atsedenaldia gasteiztarrak bi puntuz izan dira aurretik: 38-36.
Atsedenaldiaren ostean, Laboral Kutxak garaipena bideratu nahi izan du, eta horretara atera da hirugarren laurdenean. Bederatzi puntuko aldea zabaltzea lortu dute, baina greziarrek ez dute erritmoa galdu eta azken laurdenaren hasierarako markagailua 54 eta 51n utzi dute.
Berdinketa eta luzapena
Azken laurdenean, Baskonia aurkaria baino hobea izan da, eta dena alde izan du partida erabakita uzteko. 61 eta 51 izan dira aurretik. Baina erasoan arazoak izaten hasi dira, greziarren defentsa zorrotzak min egin die, eta jaurtiketetan ere huts ugari egin dituzte. Ondorioz, azken laurdena 73na amaitu dute.
Luzapenean, eta Buesa Arenako zaleen bultzadaz baliatuz, gasteiztarrek duten onena eman dute eta azkenera arte sufrituta baina 82 eta 78 irabaztea lortu dute.
Hurrengo partida, hirugarrena, Atenasen jokatuko dute.
Fitxa teknikoa:
82-. LABORAL KUTXA: Adams (24), Blazic (4), Bertans (15), Tillie (10) e Planinic (-) --hasierako boskotea--; Bourousis (14), James (13), I.Diop (2), Corbacho (-).
78-. PANATHINAIKOS: Calathes (4), Williams, Pavlovic (3), Gist (6) y Raduljica (10) --hasierako boskotea--; Diamantidis (17), Haynes (8), Fotsis (2), Feldeine (5), Hunter (-), eta Kuzmic (11).
Partzialak: 16-21, 38-36 (atsedenaldia), 54-51 eta 73-73. Luzapena (82-78).
t="utf-8">¡FINAL! 82-78
— Saski Baskonia (@Baskonia) 15 de abril de 2016
¡El segundo punto es nuestro! / Big win! The second victory is ours! Come on! pic.twitter.com/wwc517Lac3
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa