Baskonia
Euroligako Top 16a
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrak 71 eta 65 nagusitu dira Buesa Arenan, baina lanak izan dituzte aurkariari gailentzeko. Sufritu egin dute Perasovicen mutilek.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Laboral Kutxak ez du bere ohiko maila eman eta azkenera arte sufritu du Zalguiris Kaunasi 71 eta 65 irabazteko. Neurketa makala jokatu dute arabarrek, baina hala ere seigarren garaipena lortu dute Euroligako Top 16an.
Baskonia ez da norgehiagoka osoan eroso egon. Kolpeka jokatu du gehienetan, eta azken laurdenean Darius Adamsek (11 puntu) eta Ioannis Bourousisek (9 puntu) egindako lanari esker lortu du aurkaria mendean hartzea.
Azken laurdenaren hasieran 45-63 izan dira atzetik, baina 26 eta 12ko partziala egin dute eta garaipena Gasteizen geratu da. Perasovicen taldea ondo bideratuta dauka final-laurdenetarako sailkatzea.
Fitxa teknikoa:
71 - Laboral Kutxa (22+10+13+26): Adams (17), Causeur (14), Hanga (7), Tillie (4), Diop (3)-hasierako boskotea-, James (2), Blazic (4), Bertans (4), Bourousis (16), Planinic.
65 - Zalgiris Kaunas (20+12+21+12): Vecvagars (5), Seibutis (7), Ulanovas (6), Jankunas (13), Motum (6)-hasierako boskotea-, Vougioukas (13), Pocius (2), Hanlan (5), Lekavicius (5), Vene (3).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa