Baskonia
Euroliga
Agentziak | Erredakzioa
Egungo azpitxapeldunak aurretik izan da markagailuan lehen laurdenetik eta gasteiztarrek ezer gutxi egin ahal izan dute greziarren aurka.
Bourousis eta Spanoulis. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxa Baskonia galtzaile atera da Buesa Arenan Olinpiakosen aurka jokatutako partidan (76-82). Arabarrek huts egin Top 16ko bigarren jardunaldian, aurten etxean jokatutako lehen neurketan.
Hasierako minutuak kenduta (7-3), Baskonia ez da kantxan eroso egon. Greziarrek ito egin dituzte gasteiztarrak defentsan egindako lan bikainarekin eta erritmoa nahieran jartzeko duten abileziarekin.
Beste behingoz, Spanoulis jaun eta jabe izan da greziarren artean (19 puntu), eta berak zuzendu ditu Olinpiakos eta norgehiagoka berak. Baskoniari dagokionezn, Mike James izan da onena, 16 punturekin. Bourousisek, berriz, 12 egin ditu.
Laugarren minuturako, Olinpiakosek partida bere mende hartu du, eta ez dio Laboral Kutxari bere jokoa egiten utzi. Perasovicen jokalariek bigarren laurdenean (28-29) eta hirugarrenaren amaieran (54-59) bakarrik lortu dute markagailuan aurkariarengana hurbiltzea. Greziarrak, hala ere, eroso aritu dira ia denbora osoan, 12 puntu inguruko abantailarekin.
Fitxa teknikoa:
76 - Laboral Kutxa (18+16+22+20): Adams (5), Causeur (7), Hanga (7), Shengelia (7), Diop (4)-hasierako boskotea-, James (16), Blazic (7), Corbacho, Tillie (7), Bourousis (12), Planinic (4).
82 - Olinpiakos (24+19+19+20): Mantzaris (14), Spanoulis (19), Strawberry, Printezis (15), Milutinov-hasierako boskotea-, Hunter (17), Hackett (4), James (7), Agravanis (5), Papapetrou (1), Johnson, Athinaiou.
son, Athinaiou.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa