Baskonia
Top 16a
Agentziak | Erredakzioa
Euroligako Top 16a urtarrilaren 29-30ean hasiko da Baskoniarentzat, baina partidetako datak erabakitzeke daude oraindik.
Baskoniak F multzoan jokatuko du. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxak Euroligako F multzoan jokatuko Top 16a, eta bertan aurkari sendoak izango ditu: Real Madril, Bartzelona Lassa, CSKA, Khimki, Olinpiakos, Zalgiris Kaunas eta Brose Basket.
Ezohiko taldea da, Espainiako Ligako hiru talde daudelako. Unicaja da F multzoa saihestu duen bakarra.
Fase erregularrean sei partida irabazi eta lau galdu ostean, gasteiztarrek ez dute zortea alde izan eta azkenean euren taldeko hirugarren postuan amaitu dute, Anadolu Efesek Olinpiakosi etxetik kanpo irabazi ostean. Ondorioz, turkiarrak bigarren izan dira eta teorian errazagoa den multzoan jokatuko dute.
Datak, zehazteke
Euroligako Top 16a urtarrilaren 29-30ean hasiko da, neurketen datak zehaztu gabe dauden arren. Ligaxka eran jokatuko dute, joaneko eta itzulerako partidekin, eta azken jardunaldia apirilaren 8an izango da.
Multzo bakoitzeko lehen laurek final-laurdenak jokatuko dituzte, eta bost partidetan garaipen gehien lortzen duena iritsiko da Berlineko Lauko Finalera, maiatzean.
era, maiatzean.Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa