15:19

Baskonia

Tanteo-eskubidea

Valentzia Basketek Claver atxiki du, Baskoniaren eskaintza berdinduz

Agentziak | Erredakzioa

Valentziako taldeak bere tanteo-eskubidea erabili du, eta Gasteizko taldeak ezin izango du NBAko jokalaria fitxatu.

  • Victor Claver / EFE.

    Victor Claver / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Valentzia Basketek, bere tanteo-eskubidea erabiliz, Baskoniak egindako eta Victor Claverrek onartutako eskaintza berdindu du, eta Valentziako jokalariak ezin izango du Gasteizko taldean jokatu.

Claverrek 2011an joan zen NBAra, Portland Trail Blarzers taldeak fitxatuta, baina Valentzia Basketek bere eskubideak atxiki zituen. Jokalariak Baskoniaren eskaintza onartu zuen, eta Valentziak esan zuen kontratua ekonomikoki bere gain hartzeko aukera zuela.

Orain, Valentzia Basketek baskonisten eskaintza berdindu du. Valentziara joan nahi ez balu, irteera klubarekin adosteko edo beste liga bateko talde batekin murrizketarik gabe fitxatzeko aukera izango luke.

ra izango luke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena