21:51

Baskonia

Porrota Madrilen

Baskoniak bere bidea zaildu du, Estudiantesekin galduta (86-76)

L.E. | eitb.eus

Ibon Navarroren taldeak azkenera arte sufritu beharko du titulua lortzeko kanporaketan sartzeko, aurretik dituzten bi jardunaldietan.

  • Ibon Navarro, Laboral Kutxako entrenatzailea. Argazkia: Efe.

    Ibon Navarro, Laboral Kutxako entrenatzailea. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa Baskoniak 86 eta 76 galdu du Madrilen Movistar Estudiantesen aurka, eta, ondorioz, azkenera arte borrokatu beharko du Ligako play-offetan sartzeko. Laboral Kutxa Estudiantes baino gehiago da, baina gaurkoan madrildarrek errepasoa eman diete arabarrei.

Lehen laurdena kenduta (26-23 amaitu da), gainerakoetan Txus Vidorretaren taldeak nahi bezala jokatu du, eta alde erosoa izan du markagailuan (abantaila 21 puntura arte iritsi da azken laurdenean).

Arabarrek sufritu egiten dute, asko, buruz buruko defentsan, eta gaur, gainera, errebotean eta erasoan ez dira batere fin ibili. Atsedenaldirako, Estudiantes 67 eta 54 izan da aurretik, 13 puntuko abantaila lortuta.

Ibon Navarroren taldeari bizitasuna falta izan zaio, erritmoa ezin hartuta aritu dira, eta horrek jokoa eta markagailua aurkariaren esku utzi ditu.

Azkenean, 86 eta 76, Estudiantesen alde. Laboral Kutxak gogor borrokatu beharko du geratzen diren bi jardunaldietan play-offetatik kanpo ez geratzeko.

o ez geratzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 12:00 - 14:10 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena