21:31

Baskonia

Anadolu Efesen aurka

Denboraldiko garaipenik nabarmenena eskuratu du Baskoniak

Erredakzioa

Laboral Kutxak Euroligako taldeko azken postutik ihes egin du, Anadolu Efesi garrantzirik gabeko neurketa irabazita (79-105).

  • Pleiss / EFE.

    Pleiss / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxak taldeko azken postutik ihes egiteko norgehiagoka irabazi zion Anadolu Efesi, alde handiarekin (79-105). Hasieratik zekiten bi taldeek garrantzirik gabeko neurketa bat zela. Euroligatik kanporatuta jadanik, beste bi partida jokatu beharko ditu Euroligako Top 16an, Fenerbahce eta Bartzelonaren aurka.

Sergio Scarioloren 200. partida izan zen Euroligan (bost talde desberdinekin jokatu du txapelketa horretan), eta tentsiorik gabe hasi zen. Atzean lan gutxi egin zuten taldeek, eta lehenengo hamar minutuan jokatuta, 26-31ko emaitza ageri zen markagailuan.

Laboral Kutxak alde hori mantendu zuen bigarren zatian, saskiratze truke bat bihurtu zen partida batean. Atsedenaldian, 42-55 zihoan Baskonia aurretik. Gasteizko taldeak ez zuen sufritu, eta aldea handitu ere egin zuen, zenbait erasoalditan.

Anadolu Efesek amore eman zuen azken zatian, eta 19 puntuko aldea ahalbidetu zuen. Turkiako taldea da orain taldeko azkena.

FITXA TEKNIKOA

Anadolu Efes: Gordon (10), Vasileiadis (8), Batuk (5), Kiliçki (11), Savanovic (11) -hasierako boskotea-, Planinic (12), Bjelica (6), Osman (3), Gonlum (13), Kosut.

Laboral Kutxa: Heurtel (9), Causeur (13), San Emeterio (16), Mainoldi (6), Pleiss (20) -hasierako boskotea-, Poeta (7), Nocioni (13), Hanga (9), Diop (9) eta Jelinek (3).

Partzialak: 26-31, 16-24, 17-18 eta 20-32.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena