11:35

Baskonia

Eslovenian

Laboral Kutxako bost jokalari, Eurobasketera

Erredakzioa

San Emeterio Espainiarekin, Heurtel Frantziarekin, Jelinek Txekiar Errepublikarekin, Pleiss  Alemaniarekin eta Van Oostrum Britainia Handiarekin, txapelketan egongo dira.

  • Fernando San Emeterio. Argazkia: EFE

    Fernando San Emeterio. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa Baskonia taldeko bost jokalarik parte hartuko dute Esloveniako Eurobasketen. Europako Txapelketa bihar hasiko da, eta Espainiako selekzioak titulua defendatu nahi izango du.

Baskoniako bost jokalari euren selekzioekin arituko dira; Fernando San Emeterio Espainiarekin, Thomas Heurtel Frantziarekin, Tibor Pleiss Alemaniarekin, David Jelinek Txekiar Errepublikarekin eta Devon Van Oostrum Britainia Handiarekin.

Van Oostrum gaztea Europako Txapelketa jokatzeko txartela lortu duen Baskoniako azkenengo jokalaria izan da, Britainia Handiak azken orduan sartu baitu zerrendan.

Arabakoa Eslovenian jokatuko den txapelketan jokalari gehien izango dituzten taldeen artean dago. Real Madrilek soilik gainditu du Baskoniaren marka, sei jokalari zuri egongo baitira bertan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena