10:41

Baskonia

Bere blogean

Nocionik NBAko talde batek bera fitxatzeko duen interesa iragarri du

Erredakzioa

"Playoffak jokatzen ari den talde batek nire egoeraz interesa agertu zuen ni hara jokatzera joateko asmoa nuen ala ez jakiteko", idatzi du Baskoniako jokalariak.

  • Nocionik Baskonian geratzea erabaki du. Efe.

    Nocionik Baskonian geratzea erabaki du. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andres Nocioni Laboral Kutxako jokalari argentinarrak NBAko talde batek bera fitxatzeko interesa agertu duela iragarri du. Talde hori AEBetako ligako playoffak jokatzen ari da.

Interes horren berri bere blogean eman du Nocionik. Bere hitzetan, San Antonio Spurs taldea izan da interesa agertu duena, baina berak eskaintzari uko egin dio eta denboraldia Gasteizen bukatzea erabaki du.

"Playoffak jokatzen ari den talde batek nire egoeraz interesa agertu zuen ni hara jokatzera joateko asmoa nuen ala ez jakiteko", idatzi du Baskoniako jokalariak.

"Gasteizen pozik nago eta Baskonian geratzea erabaki dut. Taldean protagonismoa daukat, minutuak jokatzen ditut eta hirian oso eroso nago", onartu du hegalekoak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena