16:34

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Lagun Aroren lehen garaipena

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak luzapena behartzea lortu du, eta azken minutuetan aurkaria baino gehiago izan dira. Assignia Manresa aurkari zuzena da, eta 88-89ko emaitzarekin irabazi dio Gipuzkoa Basketek.

00:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lagun Aro GBCk denboraldiko lehen garaipena lortu du Endesa Ligan. Jaitsiera postuetan zegoen Assignia Manresa aurkari zuzenari 88-89ko emaitzarekin irabazi zion talde gipuzkoarrak. Garaipen baliotsua lortu zuen.

Partida berdindua izan zen hasieratik, eta bi taldeetako batek ere ez zuen markagailuan aldea lortzen. Lehen laurdeneko bosgarren minututik aurrera Manresak agindu zuen kantxan, eta sei puntuko aldea lortu zuen (17-11). Laurdeneko azken txanpan Lagun Aro saiatu zen desabantaila murrizten, baina etxeko taldeak bost puntuko errenta lortu zuen lehen hamar minutuetan (23-18).

Bigarren laurdenean indarrak parekatu ziren, eta talde gipuzkoarrak markagailuan aurrea hartzea lortu zuen (26-28) hamabosgarren minutura iritsi baino lehen. Azken baloi jabetzan, ordea, Ramsdellek hirukoa sartu zuen, eta 42-41eko rmaitzarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Atsedenaldtik bueltan Assignia Manresak hobeto jokatu zuen, eta alde garrantzitsuak lortu zituen talde katalanak (61-53). Ondoren, Gipuzkoa Basketen erantzuna etorri zen, eta hirugarren laurdena etxekoen aldeko 63-57ko emaitzarekin bukatu zen.

Azken laurdeneko lehen minutuetan, Lagun Arok ez zuen ondo jokatu. Maldan gora jarri zitzaien partida gipuzkoarrei (73-65), baina Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak ez zuen etsi eta azkeneraino borrokatuta, luzapena behartu zuen (74-74).

Luzapneko lehen uneak parekatuak izan ziren, baina azken txanpan Lagun Aro aurkaria baino gehiago izan zen. Defentsa sendotu, eta erasoan asmatu egin zuen Gipuzkoa Basketek. Azken segundora, lau puntuko abantailarekin iritsi zen Lagun Aro (85-89), eta alferrekoa izan zen Hagak azken unean sartutako hirukoa (88-89).

Ficha técnica:

88 - ASSIGNIA MANRESA (23+19+21+11+14): Rodríguez (9), DeVries (16), Hanga (11), Ramsdell (24) Asselin (9) -cinco inicial-, Arteaga (12), Yanev (-), Palsson (3), Hernández (2) y Arco (2).

89 - LAGUN ARO GBC (18+23+16+17+15): Neto (8), Papamakarios (6), Kuksiks (18), Rubio (16), Doblas (6) -cinco inicial-, Salgado (13), Ibekwe (6), Woods (8), Korolev (8) y Díez (-).

Árbitros: Emilio Pérez Pizarro, Lluís Guirao y Manuel.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena