16:17

Gipuzkoa Basket

Ilunbe

Lagun Arok zulotik irten ezinik jarraitzen du

Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonek denboraldiko bosgarren porrota jaso dute Fuenlabradaren aurka (75-86). Aurreneko laurdenean Lagun Arok oso gaizki jokatu du, eta markagailuan irauli ezinik artiu dira.

01:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako taldeak denboraldiko bosgarren porrota jaso du, Mad-Croc Fuenlabradaren aurka (75-86). Sito Alonsoren taldeak erasoan arazo ugari izan ditu, eta Madrilgo taldeak defentsa sendoarekin eta eraso eraginkorrarekin garaipena eskuratu du Ilunben.

Lagun Aro GBCk partida oso txarto hasi du erasoan, eta Mad-Croc Fuenlabradak 0-12ko partzial garrantzitsua eskuratu du. Donostiako taldeak soilik 9 puntu lortu ditu aurreneko laurdenean, eta emaitza 9-22koa izan da.

Bigarren laurdenean Gipuzkoa Basketek markagailua estutzeko gogor sakatu du kantxan, eta Raul Netoren eta Dani Diezen saskiraketei esker, Sito Alonsoren gizonek 31-39koa jarri dute markagailuan. Hala ere, Fuenlabradak defentsa sendotu egin du berriro, eta Feldeinek ederki gidatu du taldea. Atsedenaldian, 34-50 markagailuan goitik izan dira Porfi Fisacen mutilak.

Atsedenaldiaren ostean Madrilgo taldeak 0-6ko partzial ona eskuratu du, eta Lagun Aro GBCk erasoan gaizki jarraitu du (34-56). Gipuzkoako taldeak ezin izan du Fuenlabradaren erasoa gelditu, eta neurketa pixkanaka Porfi Fisacen taldearen alde erabakitzen joan da (50-69).

Donostiako taldeak hirukoekin markagailuko aldea murritzen saiatu da, baina Fuenlabradak bikain defendatu du, eta Sito Alonsoren mutilek ezin izan dute markagailua irauli. Raul Netok eta Kuksiksek Lagun Aro lau puntura jarri dute (73-77), bi minuturen faltan, baina Fisacen taldeak sendotasuna erakutsi du une garrantzitsuetan eta Madrilgo taldeak garaipena eskuratu (75-86).

Fitxa teknikoa:

75 - Lagun Aro GBC: Salgado (9), Papamakarios, Woods (5), Rubio (2), Ibekwe (7)-hasierako bostekoa- Neto (13), Korolev (3), Doblas (6), Kuksiks (13), Diez (17), Olaizola.

86 - Mad-Croc Fuenlabrada: Mainoldi (17), Cortaberria (1), Sene (2), Gladyr (20), Colom (9)-hasierako bostekoa- Vega (6), Laso, Feldeine (15), Charles García (6), Sergio Sanchez (10), Alvaro Muñoz.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena