16:22

Gipuzkoa Basket

77-75

Partidarik irabazi gabe jarraitzen du Lagun Arok

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek 77-75eko emaitzarekin galdu du UCAM Murtziaren aurka. Talde donostiarrak, orain arte jokatutako lau partidetan porrot egin du.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    UCAM Murtziak 77-75 irabazi dio Lagun Arori. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lagun Aro GBCk 77-75 galdu du UCAM Murtziaren aurka, eta garaipena ezagutu gabe jarraitzen du 2012-2013ko Endesa Ligan. Orain arte jokatu dituen lau partidetataik, laurak galdu ditu talde gipuzkoarrak.

Partida erritmo biziarekin hasi zen, eta lehen laurdena parekatua izan zen. Ucam Murtziak saskirtazea lortezn zuen bakoitzean Lagun Aroren erantzuna jasotzen zuen, eta alderantziz. Laurdenaren azken minutuan bi puntuko abantaila eskuratu zuen talde donostiarrak (21-23).

Bigarren laurdenean Gipuzkoa Basketek agindu du, eta Sito Alonsok zuzentzen duen taldea nagusi izan da. Abantaila politak hartu zituen talde gipuzkoarrak, eta atsedenaldira 38-45eko emaitzarekin iristea lortu zuen.

Atsedenalditik bueltan iritsi zen Lagun Aroren unerik txarrena. UCAM Murtziak azkar berdindu zuen partida (49-49), eta abantaila lortu zuen. Hirugarren laurdena bost puntuko abantailarekin bukatzea lortu zuen etxeko taldeak (63-58).

Azken laurdeneko azken segundoan erabaki zen partida. UCAM Murtziak abantaila zuen, baina Lagun Arok ez zuen etsi, eta aldeak murriztea lortu zuen. Amaierarako hamabi segundo falta zirenean puntu bakarrera jarri zen GBC (76-75). Murtziakoek jaurtiketa libre bat sartu zuten, eta 77-75eko emaitzarekin, azken jabetza gipuzkoarrentzat izan zen. Berdinketa lortzeko ahalegina egin zuten gipuzkoarrek, baina azken jaurtiketan ez zuten asmatu. Horrenbestez, UCAM Murtzia izan zen irabazlea (77-75).

Fitxa teknikoa:

77. UCAM Club Baloncesto Murcia (21+17+25+14):
Franch (14), Gatens (9), Berni Rodriguez (14), Barlow (11) eta Lewis (16) -hasierako bostekoa-, Antelo (3), Tillie (2), Servera (-), Jasen (2) eta Miso (6).

75. Lagun Aro GBC GBC (23+22+13+17): Salgado (2), Papamakarios (-), Woods (14), Rubio (16) eta Doblas (13) -hasierako bostekoa-, Neto (13), Diez (-), Korolev (2), Olaizola (-), Ibekwe (4) eta Kusksiks (11).

Epailea: Juan Luis Redondo, Carlos Peruga eta Jorge Martinez Fernandez.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena