19:59

Gipuzkoa Basket

Porrota Unicajaren aurka

Azken laurdenean galdu du partida Delteco GBCk (80-94)

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrek ondo eutsi diote Unicajari lehen hiru laurdenetan baina, azkenengoan, andaluziarrek partida hautsi dute 0 eta 16ko partzialari esker.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Delteco Gipuzkoa Basketi zaildu egin zaio Endesa Ligan jarraitzeko bidea, Unicajaren aurka partida galdu ostean. Donostiarrek azken laurden oso txarra jokatu dute eta Malagako taldea 80 eta 94 nagusitu da, sailkapeneko laugarren tokia indartuz.

Andaluziarrak ez zuten ezustekorik nahi eta GBCk lehen minutuetan markagailuan aldea egiteko aprobetxatzen duela jakinda, jokoan nagusi izan dira Salinen saskiratzeei esker. Hala ere, gipuzkoarrek aurretik amaitu dute laurdena Bobroven hiruko bati esker.

Bigarren laurdenean, GBCk partidari eutsi dio Bobrov eta Burjanadze jokalariek egindako lanari esker eta andaluziarrek defentsan izan dituzten arazoen ondorioz. Delteco aurretik izan da markagailuan alde hadirik lortu gabe (37-30).

Atsedenaldiaren ostean, oreka izan da nagusi. Unicajan Lessort izan da jokalaririk onena laurde horretan, eta donostiarren artean, berriz, Nevells.

Horrela, azken laurdena berdinduta hasi dute, 70 eta 70. Baina hortik aurrera Unicaja jaun eta jabe izan da eta azkenean garaupena lortu du 0 eta 16ko partziala eginda. Donostiarrek 11. Porrota jaso dute.

 

 

Fitxa teknikoa

80.- Delteco Gipuzkoa Basket: Nevells (13), Dani Pérez (8), Corbacho (12), Burjanadze (15), Barro (4)-hasierako boskotea- Jorge Gutiérrez (7), Bobrov (8), Sekulic (11), Salvó (2), Van Lacke, Oroz y Maiza.

94.- Unicaja: Salin (10), Roberts (14), Waczinski (6), Wiljer (7), Shermadini (14)-hasierako boskotea- Fernández (13), Díez (5), Díaz (2), Stilma, Milosavljevic (8), Lessort (14). Okouo (1)

Markagailuak, laurdeneka: 28-25; 45-41; 68-66; 80-94.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena