14:01

Gipuzkoa Basket

Kontratu-berritzea

Van Lackek Gipuzkoa Basketen jarraituko du, urtebetez

Erredakzioa

Fede Van Lacke eta Delteco GBC ados jarri dira bi aldeak lotzen zituen kontratua denboraldi batez luzatzeko. Jokalariak bigarren urtea beteko du Donostiako taldean.

  • Fede Van Lacke. Argazkia: EiTB

    Fede Van Lacke, bere aurkezpenean GBCrekin. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fede Van Lackek Delteco GBC taldean jarraituko du, denboraldi batez luzatu baitu kontratua Donostiako taldearekin. Jokalari garrantzitsua izan zen iragan denboraldian, eta datorrenean ere arituko da klub berean.

2017ko udan fitxatu zuen Gipuzkoa Basketek eskolta postuan jokatzen duen jokalari beteranoa, Argentinako La Banda taldetik. 2017-2018 denboraldian maila ona eskaini zuen, eta zaleak bereganatu zituen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena