19:31

Gipuzkoa Basket

2018/2019

Gaizka Maizak Delteco GBCn jokatuko du denboraldi honetan

EITB.EUS

Joko-antolatzaile gipuzkoarrak Iraurgin jokatu zuen joan zen denboraldian, utzita. Batez beste 23 minutu jokatu zituen, 7,6 puntu eta 3 asistentzia lortuta.

  • Gaizka Maiza. Argazkia: Gipuzkoa Basket

    Gaizka Maiza. Argazkia: Gipuzkoa Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaizka Maiza gipuzkoarra (1996) Delteco GBCn arituko da 2018/2019 denboraldian. Ibarrako joko-antolatzaileak hainbat urte daramatza Gipuzkoa Basketi lotuta: 2015/2016 denboraldian egin zuen bere debuta Endesa Ligan, Baskoniaren aurka. Denboraldi horretan, beste lau partida gehiago jokatu zituen ACBn, Zilarrezko LEB mailan ari zen Sammic ISB taldearekin sasoia amaitu ostean.

Joan zen denboraldian, Iraurgirekin Urrezko LEB mailan jokatu zuen, GBCrekin entrenatzeaz gain. 23 minutu jokatu zituen, batez beste, 7,6 puntu eta 3 asistentzia lortuta. 2015/2016 denboraldian egin bezala, behin Iraurgirekin sasoia amaituta, GBCrekin aritu zen Endesa Ligako azken norgehiagoketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena