16:55

Gipuzkoa Basket

Porrota etxean

Retabet.es GBCk ezin izan dio Bartzelona liderrari eutsi (69-84)

Landry izan da onena gipuzkoarren artean, 25 punturekin.

5:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelona Lassa sendoago dago Endesa Ligako lidergoan Retabet.es GBC azken sailkatuari aise gailendu ostean.  Xavi Pascualen taldeak eroso jokatu du; batez ere, Aleksander Venzekovek, Ante Tomicek eta Storanskik egindako jokoari esker.

Talde donostiarrek ondo eutsi dio aurkariari lehen laurdenean, Jordi Grimau bikain aritu delako. Baina Grimauk bakarrik ezin izan dio Bartzelonari aurre egin eta kataluniarrak erritmoa hartzen  hasita zeuden.

Blaugranak maisu aritu dira erasoan, kanpoko jaurtiketetan bikain, eta Abrines, Vezenkoc eta Satoranski geldiezin. Ondorioz, bigarren laurdenean aldea zabaltzen hasi dira markagailuan.

Atsedenaldiaren ostean, gauzak ez dira aldatu. Bartzelona jaun eta jabe izan da eta 20 puntuz gorako aldeak ere izan dituzte (29-49).

Orduan Marcus Landry agertu da, eta zortzi puntu jarraian sartu ditu, bere taldea 14 puntura jartzeko. Baina Bartzelona bere horretan jarraitu du.

Gauzak horrela, azken minutuetara lasai asko iritsi dira blaugranak, eta indarrak gorde dituzte hurrengo partidei begira. Azkenean, GBC galtzaile, etxean.

 

Fitxa teknikoa:

69.- Retabet.es GBC: Llompart (5), Urtasun (12), Grimau (11), Landry (25), Doblas (2)- hasierako boskotea- Wear (5),Vrkic (3), Olaizola (3), Motos, Agbelese (2), Andrés Rico (1).

84.- Barcelona Lassa: Olesson (3), Satoranski (15) Abrines (14), Doellman (3), Tomic (12)- hasierako boskotea- Diagné- Arroyo (5), Ericksson (5), Vezenkov (15), Samuels (9), Perperoglou (3).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena