Gipuzkoa Basket
83-91
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoa Basket irudi ona eman du Gasteizko taldearen aurrean, baina nekea garesti ordaindu du partida bukaeran.
Bourousis eta Doblas, borrokan / EFE.
Baskoniak irabazi du Illunbeko derbia Gipuzkoa Basketen aurka (83-91). Azken laurdenera arte berdinduta egon dira bi taldeak.
Landry eta Abbelese ziren RETAbet.es-en fitxaketa berriak. Urduri hasi dute naurketa gipuzkarrek, eta aurrean lana egiteko prest egon den Baskonia aurkitu dute, Blazic eta Shengelia buruan zeudela.
Bigarren laurdenean, Laboral Kutxa neurketa apurtzetik eta GBC aukerarik gabe uztetik gertu egon da (20-31), baina denboraldi osoan zehar ez bezala, dena aldatu da Donostiako taldearentzat hutsarte baten ostean.
Urtasunek, Grimauk eta Doblasek irekitako zuloa itxi dute, eta Porfi Fisacen taldeak aldearekin bukatu du, atsedenaldira berdinketarekin joateko.
Laboral Kutxak lanarekin jarraitu du bigarren zatian, eta azken laurdenean, Gipuzkoa Basket indarrik gabe geratu da, eta ezin izan dio Baskoniaren erritmoari eutsi.
FITXA TEKNIKOA
Gipuzkoa Basket: Llompart (6), Txemi Urtasun (18), Vrkic (5), Wear (12), Doblas (10)- hasierako boskotea- Jordi Grimau (14), Lawrence (9), Landry (4), Agbelese (5), Rico, Olaizola, Motos.
Baskonia: Adams (4), Causeur (21), Hanga (14), Planicic, Shengelia (11)- hasierako boskotea- Bourousis (19), Blazic (11), Ilimane Diop, Tillie (2), James (9), Corbacho, Mamadou Diop.
Partzialak: 15-22, 29-22, 16-19 eta 23-28.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa