14:56

Gipuzkoa Basket

Porrota Malagan

Gipuzkoa Basket, burua ezin altxatu (74-59)

Erredakzioa

Bostik bost porrot gipuzkoarrentzat. Lehen zatian markagailuari eutsi diote, baina bigarrenean bajak faltan bota dituzte eta Unicajaren erritmoarekin ezin izan dute.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek ez du aurtengo ligan burua altxatzen.

Egia da Ponsarnauren mutilek aurkari gogorra hartu dutela eta aurpegia eman dutela, bai behintzat, hirugarren laurdenera arte. Baina Malagako Unicaja gehiago izan da, eta 74 eta 59 hartu ditu mendean gipuzkoarrak. Bostik bost porrot gipuzkoarrentzat.

Fitxa teknikoa:

74 - Unicaja (15+15+20+24): Granger (13), Toolson (6), Kuzminskas (4) Thomas (8), Golubovic (4) -hasierako taldea-, Vasileiadis (14), Nguirane (-), Markovic (6), Soluade (-), Belemene (1), Vazquez (4) eta Green (14).

59 - Gipuzkoa Basket (15+13+18+13): Jordan (9), Motos (10), Dean (10), Hanley (11), Doblas (11) -hasierako taldea-, Franch (6), Huskic (-), Olaizola (2) eta Oroz (-).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena