14:46

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Valladolidi irabazi dio GBCk, eta play offetara begira jarri da

Erredakzioa

Donostiarrak Endesa Ligako azkenak baino hobeak izan dira (82-67). Charles Ramsdell belaunean lesionatu da.

  • Doblas, GBC - Valladolid / EFE.

    Doblas, GBC - Valladolid / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek beste garaipen bat eskuratu du play offeko postuetara hurbiltzeko, Valladoliden kontra. Endesa Ligako azkenak dira Valladolidekoak, baina aurpegia eman dute Donostian. Charles Ramsdellek jarri du albiste txarra, mina hartu baitu belaunean.

Gipuzkoa Basket bikain hasi zen Valladoliden kontra. Jarrerarik gabe aritu zen kanpoko taldea, eta erraz nagusitu ziren donostiarrak. Mikel Motos, hasierako onena. Ricard Casasen taldea geroago suspertu zen, eta puntu bat gehiagorekin iritsi zen atsedenaldira.

Robinson agertu zenean, Endesa Ligako bigarren saskiratzailea, hain zuzen, nagusitasuna berreskuratu zuen Gipuzkoa Basketek, Salgadoren asistentziei eta Doblasen jokoari esker.

Ramsdellen lesioa azken laurdenean partidako albiste txarra izan zen. Valladoliden erantzunaren zain geratu ez, eta oso ondo aritu zen GBC azken minutuetan, garaipena etxean uzteko.

FITXA TEKNIKOA

Gipuzkoa Basket: Salgado (14), Motos (7), Ramsdell (16), Robinson (17), Doblas (17) –hasierako boskotea- Hanley (8), Cortabarria (3), Olaizola, Assalit, Huskic.

Valladolid: Pozas, Martínez (3), Haritopoulos (4), Omary Jhonson (14), Drenovac (8) - hasierako boskotea - Armon Jhonson (15), Andjusic (7), Mack (11), Suka Umu, Manzano (5).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena