20:22

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basketek jipoia jaso du Malagan (81-55)

Donostiarrek ondo hasi dute partida, baina minutuek aurre egin ahala okerrera egin du eta Unicaja jaun eta jabe izan da.

  • Gipuzkoarrek ez dute partida ona jokatu Malagan. Efe.

    Gipuzkoarrek ez dute partida ona jokatu Malagan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unicaja Malaga taldea aise nagusitu zaio Gipuzkoa Basketi (81-55). Donostiarrak makal aritu dira eta ezer gutxi egin ahal izan dute andaluziarren maila onaren aurrean.

Sito Alonsoren gizonek, hala ere, ondo hasi dute partida eta aurretik jarri dira lehen minutuetan. Baina bolada onak lehen laurdenean bakarrik iraun die. Ondoren, huts asko egin dituzte eta partida Unicajaren mende geratu da.

Neurketaren azken txanpan Charles Ramasdellek eta Cortaberriak sartutako bi hirukoek markagailuko aldea zertxobait murriztea lortu dute.

Fitxa teknikoa:

81 - Unicaja (20+23+25+13): Calloway (10), Toolson (12), Suárez (5), Sabonis (8), Fran Vázquez (15) -hasierako boskotea-, Kuzminskas (4), Todorovic (-), Granger (4), Nguirane (-), Dragic (12), Caner-Medley (9) y Stimac (2).

55 - Gipuzkoa Basket (17+14+9+15): Salgado (5), Mikel Motos (3), Robinson (18), Ramsdell (12), Doblas (6) -hasierako boskotea-, Assalit (-), Hanley (4), Huskic (2), Olaizola (2), Cortaberría (3) y Winchester (-).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena