14:02

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basketi Valentziaren aurkako partida ihes egin zaio (50-57)

Erredakzioa

Donostiarrek oso lehenengo laden ona egin dute, baina hurrengoetan lortutako puntu apurrek bidea ireki diote Valentziari, eta horrek buelta eman dio partidari.

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek Valentziaren aurkako partida galdu du, etxean (50-57), lehenengo laurden ona egin arren. Donostiarrei hirugarrenean ihes egin zaie partida, bi puntu bakarrik lortuta. Valentziak momentu hori aprobetxatu du neurketari buelta emateko.

Lehenengo laurdenean, Gipuzkoa Basket Valentzia baino hobeto egon da, agian Velimir Perasovicen taldeak Europan jokatu izanagatik. Defentsako erakustaldi batek eta Doblasen lanak erasoan aurretik jarri dute etxeko taldea, 23-10.

Bigarrenean, soilik atzeko lan onak uxatu du Gipuzkoa Basketen hondamendia, zazpi minutu egon baita punturik lortu gabe. Hirugarrenetik aurrera, aldiz, erabat aldatu da gidoia. Gipuzkoa Basketek 2 puntu baino ez ditu egin, eta Valentziak benetako jokoa erakutsi du, partidari erraz buelta ematen.

Gero, saiatu arren, Gipuzkoa Basket ez da neurketara itzultzeko gai izan.

FITXA TEKNIKOA

Gipuzkoa Basket: Neto (7), Winchester (8), Robinson (8), Ramsdell (7), Doblas (8) -hasierako boskotea- Salgado (8), Hanley (2), Motos, Cortaberria, Olaizola, Huskic (2).

Valencia Basket: Van Rossom (9), Sato (12), Martinez, (2), Barton, Dubljevic (9) -hasierako boskotea- Triguero, Pau Ribas (4), Doellman (6), Lafayette (3), Larry eta Lavrinovic (12).

Markagailuak laurdenetan: 23-10, 35-23, 37-38, 50-57.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena