17:01

Gipuzkoa Basket

Zenbaki ederrak

Gipuzkoa Basket, hiruko gehien lortu dituen taldea

Erredakzioa

Gainera, Jason Robinson Endesa Ligako saskiratzailerik onena da, 193 punturekin. Sito Alonsoren gizonek geroz eta gertuago dute Errege Kopa.

  • Jason Robinson. Argazkia: EFE

    Jason Robinson. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek liga hasiera bikaina egin du, eta Endesa Ligan hiruko saskiratze gehien lortu dituen taldea da (109 hiruko). Gainera, Jason Robinson estatubatuarra orain arte puntu gehien lortu dituen jokalaria da.

Sito Alonsoren gizonek erakustaldia eman zuten CAI Zaragozaren aurka. 92 puntuetatik, 45 hirukoekin lortu zituzten, % 45eko portzentaia lortuta. 33 jaurtiketatik 15 saskiratu zituzten.

Winchesterrek eta Ramsdellek aurrerapauso garrantzitsua eman dute taldean, eta hiruko jaurtiketetan oso trebeak direla erakutsi dute. Gainera, Jason Robinson hegalekoa Endesa Ligako saskiratzailerik onena da, 193 punturekin.

GBCk Errege Kopa jokatzeko aurrerapauso oso garrantzitsua eman du. Kopa jokatzea ametsa izango litzateke, iragan denboraldi kaskarra eta Ilunbeko taldeak duen aurrekontu txikia ikusita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena