Bilbao Basket
FIBA Europa Kopa
EITB MEDIA
Bilboko taldea FIBA Europa Kopako final laurdenetarako sailkatuta dago, eta, Choleten irabaztekotan, multzoko lehen postua bermatuko luke; hortaz, final laurdenetako kanporaketan, itzuliko partida Miribillan jokatuko luke.
Irudia: EITB Media.
Surne Bilbao Basketek Choleten aurka jokatuko du, gaur, asteazkenean, 20:00etatik aurrera, 2024-25 denboraldiko FIBA Europa Kopako bigarren faseko bosgarren jardunaldian, Le Meilleraie pabiloian, Frantziako Cholet hirian, txapelketako fase honetako L multzoaren barnean. EITBk, eitb.eus-en eta ETB4ren bidez, zuzenean emango du partida.
Bilbao Basketek ez du partidarik galdu FIBA Europa Kopa honetan, eta multzoko lehen postua izango du jokoan Choleten aurka. Bi taldeak daude sailkatuta final laurdenetarako, multzoetako sailkapenean aurreneko bi sailkatuak dira eta, baina, gaur gaueko norgehiagokan, lider izateko lehiatuko dira. Lehen postua lortzeak saria du: final laurdenetako kanporaketan, itzuliko partida etxean jokatzea, hain zuzen ere.
Cholet lehen tokian dabil Betlic Elite txapelketan, alegia, Frantziako Ligan. Garaipena eskuratu ezean, Bilbao Basketen helburua izango da puntuen arteko aldeari eustea; izan ere, Bilbao Basketek eta Choletek Bilbon jokatu zuten neurketan, Bizkaiko taldea 95-88 nagusitu zen.
Arestian esan bezala, eitb.eus-ek eta ETB4k emango dute partida, zuzenean, 20:00etatik aurrera.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
04 | 12:00 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain |
04 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario |
05 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa