20:16

Bilbao Basket

FIBA Europe Cup

Bilbao Basketek zortzi puntuz gainditu du Neptunas, 66-74, eta gertuago du FIBA Europe Cupeko fase erregularra

EITB MEDIA

Jaume Ponsarnauren gizonek ostiralean ziurtatu beharko dute txapelketako fase erregularrerako txartela, aurkari beraren kontra, sailkatze kanporaketako itzuliko partidan.

  • Bilbao Basketek zortzi puntuko aldea erdietsi du Lituanian. Argazkia: EITB Media.

    Bilbao Basketek zortzi puntuko aldea erdietsi du Lituanian. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek zortzi puntuko aldearekin menderatu du Neptunas, 66-74, Lituaniako Klaipeda hirian, Svyturio Arena pabiloian, astearte arratsaldean, 2024-25 denboraldiko FIBA Europe Cupeko sailkatze kanporaketako joaneko partidan. Horrenbestez, euskal taldeak ondo bideratu du kanporaketa; ostiralean zehaztuko dute, Miribillan, 20:00etatik aurrera, zein talde sailkatuko den fase erregularrerako, bi taldeek jokatuko duten itzuliko neurketan.

Horrenbestez, Bilbao Basketek bi puntuko aldea zuen, 19-21, lehenengo laurdena amaitutakoan. Jaume Ponsarnauren taldeak hamar puntuko aldea izan du, 6-16koan eta 9-19koan, baina Neptunasek erantzun ona eman du, eta, azken minutuetan 10-2ko partziala eginda, markagailua ia berdinduta zegoen aurreneko hamar minutuak bukatutakoan.

Bigarren zatian, Bilbao Basket aurkaria baino sendoago zebilen defentsan, eta zorrotzago erasoan. Atsedenaldian, Hlinasonek bederatzi puntu zeramatzan, partidako saskiratzailerik onena zen une horretan; Bizkaiko taldeak sei puntuko aldea zuen, 31-37, Lituaniako kantxan, baina Neptunas, nahiz eta ia une oro atzetik zebilen, are gehiago ari zen gerturatzen.

Zazpi puntuz ari zen gailentzen Bilbao Basket hamar minuturen faltan, 46-53; hirugarren laurdenean, bi taldeak defentsan aritu dira hobeto, erasoan baino. Kristian Kullamae ari zen nabarmentzen, eta Hlinason eta Pantzar ere zebiltzan ondo; Ponsarnauren taldea neurketa polita ari zen jokatzen, talde gisa.

Azken laurdenean, Bilboko taldeak eutsi egin dio abantailari; are gehiago, apur bat ere handitu egin du, azkenean zortzi puntukoa izan baita, 66-74. Neptunas estutzen ahalegindu da, baina Bilbao Basket sendo aritu da, eta Lituaniako taldeak ezin izan du gehiago gerturatu. Hala, euskal taldeak garaipena poltsikoratu du, eta kanporaketa, oraingoz, alde dauka.

Fitxa teknikoa:

66 - Neptunas Klaipeda (19+12+15+20): Nathan Johnson (5), Buie (8), Berucka (4), Waterman (13) eta Pavelka (10) -hasierako bostekoa-; Girdziunas (9), Janavicius (3), Gailius (8) eta Pacevicius (6).

74 - Surne Bilbao Basket (21+16+16+21): Pantzar (14), Kullamae (13), Rabaseda, Gielo (5) eta Hlinason (9) -hasierako bostekoa-; Frey (5), Abdur-Rahkman (7), Zoran Dragic (8), Marvin Jones (9), Sylla (4) eta Ruben Dominguez.

Partzialak: 19-21, 31-37 (atsedenaldia); 46-53 eta 66-74 (amaiera).

Epaileak: Radomir Vojinovic (Montenegro), Ritvars Helmsteins (Letonia) eta Hrvoje Cavar (Bosnia-Herzegovina).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena