Bilbao Basket
ACB TXAPELKETA
EITB MEDIA
Bi euskal taldeen arteko derbiak irailaren 30ean eta martxoaren 24an jokatuko dira.
Saskibaloiko baloia
Ostegun honetan 2023-24 denboraldiko Endesa Ligako egutegia zozketatu da, eta, horren arabera, Baskoniak Lugora bidaiatuko du lehen jardunaldian, Breoganen aurka aritzeko; Bilbao Basketek, aldiz, Andorra hartuko du Miribillan. Bi neurketak egun berean jokatuko dira, hain zuzen ere, irailaren 24an, arratsaldeko 17:00etan.
Bestalde, bigarren jardunaldiko neurketak irailaren 27an eta urriaren 4an jokatuko dituzte bi euskal taldeek. Hala, Joan Peñarroyaren mutilak UCAM Murtziaren aurka arituko dira irailaren 27an, gaueko 20:30ean. Aldiz, urriaren 4an, talde bizkaitarrak Obradoiroren aurka jokatuko du. Izan ere, irailaren 26an, galiziarrek Saskibaloiko Txapeldunen Ligako atariko neurketa jokatu beharko dute.
Bi euskal taldeen arteko derbiei dagokionez, lehendabizikoa irailaren 30ean iritsiko da, 3. jardunaldiarekin batera. Norgehiagoka Buesa Arenan izango da arratsaldeko 18.00etan. Bueltako lehia, ordea, 26. jardunaldian izango da, martxoaren 24an zehazki. Derbi hori 17:00etan hasiko da.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa