Bilbao Basket
Fitxaketa
EITB Media
Erresuma Batuko herritartasuna daukan pibot estatubatuarrak 24 urte ditu eta 2,12 metro neurtzen du. Denboraldi baterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin.
Sacha Killeya-Jones, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket
Surne Bilbao Basketek Sacha Killeya-Jones fitxatu du 2023-2024 denboraldirako, klubak ostiral honetan jakinarazi duenez, komunikatu baten bidez. Ondorioz, Bilboko taldeak iragarri duen hirugarren fitxaketa da Killeya-Jonesena, lehenago Kristian Kullame eta Melwin Plantzar fitxatu baitzituen.
Erresuma Batuko herritartasuna duen pibot estatubatuarrak 24 urte ditu eta 2,12 metro neurtzen du. NBAko garapen ligako Oklahoma City Blue taldetik iritsi da Bilbokora. Kntuckyko Unibertsitatean ere jokatu zuen; han, taldekide izan zituen Bam Adebayo, PJ Washington eta Jarred Vanderbilt besteak beste.
Erresuma Batuko selekzio nagusiaren deialdietan ohikoa da Sacha Killeya-Jones. 2020-2021 denboraldian Poloniako MKS Dabrowa Gornicza taldean jokatu zuen, eta 2021-2022 sasoian Israelgo Hapoel Gilboan. Azken talde honekin 18,4 puntu eta 7,6 errebote erdietsi zituen batez beste.
Killeya-Jonesekin, momentuz, zortzi dira Jaume Ponsarnau entrentzaileak datorren denboraldirako dituen jokalariak, aurreko egunetan baieztatu egin baitira jokalari hauexen kontratu berritzeak: Adam Smith, Tomeu Rigo, Xabi Rabaseda, Alex Reyes eta Denzel Andersson.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa