13:29

Bilbao Basket

Ofiziala

Alex Reyesek Surne Bilbao Basketekin duen kontratua berritu du

EITB MEDIA

28 urteko jokalariak partida bakoitzeko 5,2 puntu sartu eta 2,2 errebote hartu ditu, batez beste, eta egindako hiruko jaurtiketen % 40 sartu ditu.

  • Alex Reyes, Surne Bilbao Basketeko jokalaria

    Alex Reyes, Surne Bilbao Basketeko jokalaria. Irudia: @bilbaobasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek eta Alex Reyesek jokalariaren kontratua luzatzea adostu dute. Horrela, hegalekoak hiru denboraldi egingo ditu, jarraian, beltzezko gizonekin.

Reyesek orain arteko denboraldirik onena egin du ACBn. Batez beste, 5,2 puntu sartu eta 2,2 errebote hartu ditu partida bakoitzean. Hiruko marratik egindako jaurtiketetatik % 40,4 asmatu ditu. Sinatutako akordioa bi denboraldirako da.

Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko Kirol Zuzendariak adierazi duenez, Alex Reyesen kontratu berritzearekin "proiektuari jarraipena ematen diogu. Maila ona eman duen jokalariak Surne Bilbao Basketen jarraitu nahi du, jokalari bezala hazten jarraitzeko. Bere errendimendua gora doala uste dugu eta datozen bi denboraldietan errendimendu ona izango duela".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena