Bilbao Basket
Jokalari eta presidente ohia
EITB Media
Pedja Savovicek ez du jarraituko klubeko zuzendari nagusi karguan urriaren 31tik aurrera. Bilboko taldeko jokalaria izan zen, baita zuzendaritzako kidea eta administrazio kontseiluko presidentea.
Pedja Savovic, Bilbao Basketeko jokalari eta presidente ohia. Argazkia: Bilbao Basket
Pedja Savovicek Bilbao Basketeko zuzendari nagusi izateari utziko dio urriaren 31tik aurrera, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. 2019ko abuztuaren 19tik betetzen zuen kargua Savovcek, eta Bilbao Basketek bi aldeak lotzen zituen lan-kontratua etetea erabaki du. Isabel Iturbe presidentea arduratuko da zuzendaritza nagusiaz.
Kroaziarrak 45 urte ditu, eta Bilboko taldeko jokalaria izan zen bost denboraldiz, ACBn 134 partida jokatu zituelarik. Ondoren, zuzendaritzako kidea ere izan zen marketin arloan; geroago, administrazio kontseiluko presidente kargua bete zuen.
Basket Zaragozan kudeatzaile izan zen bi urtez, eta 2019an Bilbao Basketera bueltatu zen zuzendari nagusi izateko. Klubak egindako lana eskertu dio Savovici ohar baten bidez.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa