Bilbao Basket
LESIOAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Batak zein besteak ezin izan dute parte hartu Bilbao Basketek igande honetan Estudiantesen aurka jokatutako neurketan.
Ondrej Balvin, prentsaurreko batean.
Albisteak (2)
Ondrej Balvin pibot txekiarra eta Quentin Serron eskolta belgikarra bajan egongo dira sei eta zortzi aste bitatean, RETAbet Bilbao Basketek igande honetan jakitera eman duenez.
Klubak bidalitako osasun-txostenaren arabera, Balvinek "bihurritua egin du ezker orkatilan", eta lesio "moderatu/larria" du; Serronek, berriz, "haustura partziala dauka ezker belauneko tendoi errotulianoan".
Bi jokalariak min hartuta daudela eta, Alex Mumbruren taldeak horien falta izan du gaur eguerdian, Miribillan, Movistar Estudiantesen aurka galdu duen neurketan (77-78).
Balvin lesionatuta iritsi zen aurreko asteburuan bere selekzioarekin egin zuen egonalditik; Serron, ordea, MoraBanc Andorraren aurkako partidan lesionatu zen.
Pibot txekiarraren hutsuneak kalte handia eragin diezaioke Bilbao Basketi; izan ere, Endesa Ligako hamahirugarren jardunaldira txapelketako erreboteatzaile nagusi gisa iritsi da (defentsan lortutako erreboteak zein guztira lortutakoak) eta lehen hiru tokietan ageri da estatistiketako sei ataletan (balorazioa, erasoko erreboteak, txapelak eta mateak, aurreko biez gain).
Serron, berriz, ez da estatistiketan nabarmentzen, baina jokalari garrantzitsua da Bilboko taldean taldekideei txandaka atseden emateko.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa