Bilbao Basket
San Pablo Burgosek utzita
Erredakzioa
Pibot postuan jokatzen duen serbiarrak 2,10 metroko altuera du, eta 28 urte ditu. Endesa Ligan 127 partida jokatu ditu. San Pablo Burgos taldetik iritsi da, utzita.
Goran Huskic. Argazkia: Bilbao Basket
Goran Huskicek RETAbet Bilbao Basketen jokatuko du 2020-2021 denboraldi amaierara arte. Pibot serbiarrak 2,10 metro neurtzen du, 28 urte ditu, eta San Pablo Burgos taldetik iritsi da, utzita.
Denboraldi honetan Huskicek hiru partida bakarrik jokatu ditu Burgosekin. Asteartean Bilbao Arenan egon zen beltzezko gizonek Brose Bambergen aurka jokatu zuten Txapeldunen Ligako neurketa ikusten.
Guztira, 127 partida jokatu ditu Huskicek Endesa Ligan: bi denboraldi eman zituen Gipuzkoa Basketen (2013-2015), bat Urrezko LEB Mailako Peñas Huescan (2015-2016), eta azken bostak San Pablo Burgosen, 2017an ACBra igotzea lortu zuelarik.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa