11:39

Bilbao Basket

Ofiziala

Ben Lammers jokalariak Bilbao Basket utziko du Alba Berlinen jokatzeko

Amaitu berri den denboraldian, estatubatuarra ACBko ustekabeetako bat izan da, erakutsitako maila onagatik.

  • Ben Lammers jokalari estatubatuarra

    Ben Lammers jokalari estatubatuarra. Argazkia: @CDBilbaobasket.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek Ben Lammers estatubatuarrak taldea utziko duela konfirmatu du, Alba Berlin Alemaniako ligako txapeldunarekin jokatzeko. Aito García Reneses da Alba Berlineko entrenatzailea.

Lammersek 24 urte ditu eta 2,08 ,metro neurtzen du. Azken bi denboraldiak Bilbao Baketen egin ditu. 2018ko udan iritsi zen unibertsitateko ibilbidea Georgia Teach taldean amaitu ostean. Talde bilbotarrak 2018-2019 denboraldian ACBra lortutako igoeran jokalari erabakigarria izan zen.

Bukatu berri den denboraldian, Lammers ACBko ustekabeetako bat izan da, erakutsitako maila eta joko onagatik. 7,89 puntu sartu, 4,8 errebote  hartu eta 1,9 txapel jarri ditu batez beste partida bakoitzean jokatutako 20 minututan.

“Profesionaltasunaren adibide izan da eta taldekideen eta zaleen errespetua lortu du, bere lanari eta iraunkortasunari esker. Zorterik onena opa diogu bere kirol ibilbide berrian, Euroliga bezalako erronka garrantzitsuekin”, adierazi du Bilbao Basketek bere atarian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena