23:03

Bilbao Basket

78-81

Boutellek sartutako hiruko batek garaipena eman dio Bilbao Basketi, Valentzian

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 78-81eko emaitzarekin irabazi dio Valentziari, azken txanpan erabaki den partida.

5:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek garaipena lortu du Valentziaren aurka (78-81) Fontetan jokatu duen Endesa Ligako 20. jardunaldiko partidan. Bukaerarako bi segundo falta zirenean Boutellek sartu duen hiruko bati esker irabazi du talde bizkaitarrak.

Erritmo biziarekin hasi da neurketa. Valentziaren aldetik Dubljevic izan da jokalari onena lehen laurdenean, eta, Sulejmanovic Bilbao Basketen aldetik. Rafa Martinezek sartutako hirukoak aurretik jarri du Bilboko taldea, baina Valentziak puntu bateko abantailarekin (20-19) amaitu ditu lehen hamar minutuak.

Parekotasuna izan da nagusi bigarren laurdenaren lehen erdira arte, 15. minutuan, emaitza 28-27koa izan baita. Sastreren bi hirukori esker abantaila polita hartu du etxeko taldeak, baina Boutellek eta Rafa Martinezek ere hirukoekin erantzun dute, Valentziari alde egiten utzi gabe. Atsedenaldira iritsi aurreko azken minutuetan  jaun eta jabe izan da Bilbao Basket, eta 0-11ko partzialarekin, zazpi puntuko abantaila erdietsi du (31-38).

Valentzia indartsu atera da hirugarren laurdenean, baina jaurtiketetan ez da fin ibili, eta Bilbao Basketek hamar puntuko errenta eskuratu du. Etxeko taldea bolada txarra pasatzen ibili da, baina Abalderi esker suspertu egin da Valentzia, Dubljevicen laguntzarekin. Hala ere, Schreinerrek eta Cruzek lan bikaina egin dute Bilbao Basketentzat, eta bost puntuko abantailarekin heldu da Bilboko taldea (52-57) azken laurdenera.

Bilbao Basket nagusi izan da amaierako hamar minutuetan, baina Valentziak beltzezko gizonak estutzea lortu du. Mumbruk zuzentzen duen taldea erlaxatu egin da azken txanpan, eta Valentziak hori baliatu du aldeak murrizteko; amaierarako minutu bat falta zela, puntu bakarrera gerturatu da etxeko taldea (73-78). Neurketa berdinduta heldu da (78-78) azken zazpi segundoetara, eta Boutellek bi segundo falta zirenean sartutako hirukoari esker lortu du garaipena Bilbao Basketek (78-81).

Fitxa tenikoa:

78.- Valentzia (20+11+21+26): Vives (2), Sastre (15), Doornekamp (1), Labeyrie (5), Dubljevic (20) -hasierako taldea- Colom (14), Marinkovic (-), Ndour (6), Abalde (9), Motum (3) eta San Emeterio (3).

81.- RETAbet Bilbao Basket (19+19+21+22): Schreiner (-), Rafa Martinez (11), Bouteille (24), Sulejmanovic (18), Balvin (2) -hasierako taldea- Rousselle (8), Sergio Rodriguez (5), Cruz (4), Lammers (7) eta Kulboka (2).

Epaileak: Hierrezuelo, Araña eta Garcia Gonzalez. Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena