14:05

Bilbao Basket

Ofiziala

Ivan Cruzek Bilbao Basketen jarraituko du datorren denboraldian

Erredakzioa

Hegaleko pibot madrildarrak urtebetez berritu du kontratua talde bizkaitarrarekin, eta bigarren denboraldia beteko du RETAbeteko jokalari gisa.

  • Ivan Cruz. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

    Ivan Cruz. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ivan Cruz hegaleko pibot madrildarrak (27 urte eta 2,08 metroko altuera) RETAbet Bilbao Basketen jarraituko du beste denboraldi batez. Iaz ere talde bizkaitarrean jokatu zuen, eta datorren sasoian ere Bilboko taldean jarraituko du. Bilbao Basketek bederatzi jokalari ditu jada 2019.2020 denboraldirako.

Cruzek Urrezko LEB Mailan jokatu zuen RETAbet taldearekin iragan denboraldian, eta, 9,3 puntu, 5,3 errebote, eta 11,2 puntuko balorazioa erdietsi zituen partidako, neurketa bakoitzean batez beste 19 minutu jokatuz.

Ondorengo egunetan, hamargarren jokalari bat iritsiko da, Arnodas Kubolka (2,05 metroko altuera) hegaleko pibota. Kubolkaren fitxaketa baieztatuz gero, Alex Mumbruk zuzentzen uen taldeak bi jokalari izango lituzke jada postu bakoitzeko.

Cruzekin batera, iazko taldean egondako jokalarietatik, RETAbet Bilbao Basketen jarraitzen dute ¿Schreinerrek, Brownek eta Lammersek.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena