Bilbao Basket
isuna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1.200 euroko isuna ordaindu beharko du, eta galdutzat eman diote Iberostar Teneriferen aurkako partida, bere garaian galdu egin zuena (67-74).
Javi Salgado, Iberostar Teneriferen aurkako partidan. Argazkia: EFE
ACBko Txapelketaren Epaile Bakarrak 1.200 euroko isuna ezarri dio RETAbet Bilbao Basketi, apirilaren 1ean Iberostar Teneriferen aurkako partidan "megafonia oker erabiltzeagatik". Horrez gain, galdutzat eman dio aipatu norgehiagoka, aurretik ere galdua zuena.
Horrenbestez, ACBren webgunean plazaratu den ebazpen horrek ez du eraginik Endesa Ligako sailkapenean, Bilbao Basketek porrota jaso baitzuen orain galdutzat eman dioten lehia (67-74).
Isun hori aurtengo denboraldian Epaile Bakarrak ezarri duen zigor handiena da diru kopuruari dagokionez; izan ere, bikoiztu egiten ditu Alex Mumbruk Baskoniaren aurkako partidan eta Jota Cuspinerak Tecnyconta Zaragozako entrenatzaileak Joventuten kontrakoan jaso zituzten 601,01 euroko isunak.
Talde bizkaitarrak EFEri zaldu diotenez, Bilbao Basketi ohartarazi diote "partidetan zehar maskota zein animatzaileak ezin izango dira kantxaren hondoan zein alboetan, ezta saskiaren euskarriaren azpian ere".
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa