Bilbao Basket
67-74
eitb.eus
RETAbetek 67-74 galdu du Iberostar Teneriferen aurka. Burgosek eta Betisek garaipenak lortu dituzte, eta Bilboko taldea harrapatu dute sailkapenean.
Albisteak (3)
RETAbet Bilbao Basketek 67-74 galdu du Iberostar Teneriferen aurka jokatu duen Endesa Ligako 25. jardunaldiko partida eta jaitsiera postuetatik gertuago da talde bizkaitarra. San Pablo Burgosek eta Betisek garaipenak lortu dituzte, eta Bilbao Basket harrapatu dute sailkapenean.
Partida nahiko kaskarra izan da bi taldeen aldetik. Azkar hasi da nagusitzen Iberostar Tenerife eta Bilbao Basketek ez du itxura ona eman lehen hamar minutuetan. Lau eta sei puntu bitarteko abantailak izan ditu talde bisitariak (9-13 eta 12-18) lehen laurdenean eta Tenerifek 6 puntuko abantaila lortu du (12-18).
Bigarren laurdenari oso gaizki ekin dio RETAbet Bilbao Basketek eta erraztasun gehiegi eman dizkio Iberostar Teneriferi. Talde bisitariak 21 punturainoko abantaila lortu du (16-37) bigarren laurdenean zehar eta 15 puntuko desabantailarekin iritsi da Bilbao Basket atsedenaldira (24-39).
Atsedenaldiaren ostean, ordea, Bilbao Basketek bere jokoa hobetu du, eta desabantaila murrizten hasi da. Erasoko zein defentsako lan ona eginda, talde bizkaitarrak puntu bakarrera murriztu du desabantaila (43-44), baina 3. laurdenaren azken txanpan, Iberostar Tenerifek 8 puntuko errenta eskuratu du (45-53).
Azken laurdenean, 6 puntura hurbildu da RETAbet Bilbao Basket (54-60 eta 63-69), baina ez du lortu desabantaila gehiago murriztea. Iberostar Tenerifek, ordea, abantaila mantentzea lortu du Bilboko taldea hurbiltzen izan den bakoitzean. Amaierarako 57 segundoren faltan, 5 puntura jarri da Bilbao Basket (65-70) eta 27 segundo falta zirenean, 3ra hurbildu da RETAbet (67-70). Talde bizkaitarrak huts egin du azken jabetzetan, Iberostarrek ez du kale egin jaurtiketa libreen marratik eta talde kanariarrak garaipena lortu du (67-74).
Fitxa teknikoa:
67 - RETAbet Bilbao Basket (12+12+21+22): Tabu (10), Redivo (19), Tomàs (5), Hervelle (5) eta Gladness (2) -hasierako bostekoa-; Salgado (11), Mumbrú (7), Thomas (8), Bentil, Hammink eta Rebic.
74 - Iberostar Tenerife (18+21+14+21): San Miguel (8), Borg (3), Beiran (4), Abromaitis (8) eta Tobey (15) -hasierako bostekoa- Bassas (7), Akognon (10), Vasileiadis (4), Ponikta (11), Rosco Allen (4), Fran Vazquez eta Niang.
Partzialak: 12-18, 24-39 (atsedenaldia); 45-53 eta 67-74 (amaiera).
Epaleak: Martin Bertran, Aliaga eta Olivares. Thomas kanporatu dute faltengatik (40. m.).
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa