17:00

Bilbao Basket

Fitxaketa

Bamforthek Bilbao Basket utzi eta Dinamo Sassarin jokatuko du

Erredakzioa

Eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarrak ez du RETAbet Bilbao Basketen jarraituko eta Italiako taldearekin sinatu du kontratua.

  • Scott Bamforth. Argazkia: EFE

    Scott Bamforth, Betisen aurkako partida batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Scott Bamforthek ez du RETAbet Bilbao Basketen jarraituko datorren denboraldian. Dinamo Sassari taldeak fitxatu du eskolta estatubatuarra, bere webgunean baieztatu duenez.

Bamforthek 26 urte ditu. Bilboko taldeko jokalari onenetarikoa izan zen iragan denboraldian eta azken txanpa galdu zuen ebakuntza egin baitzioten. Ordura arte, 23 partida jokatu zituen Endesa Ligan neurketa bakoitzean 14,5 puntu, 3,4 errebote eta 3 asistentzia lortuta. 2016ko urrian hilabeteko jokalari onenaren saria eman zioten. Eurocup txapelketan, 12,3 puntu, 3,1 errebote eta 2,8 asistentzia eman zituen neurketa bakoitzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena