22:25

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basketek agur esan dio Europari

eitb.eus

Carles Duranen gizonek galdu egin dute Khimkiren aurka (99-78), eta Fuenlabradak irabazi egin dio Lietuvos Rytasi (81-70).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek 0-5eko partzialarekin hasi zuen partida Moskun Khimkiren kontra, baina ameskeria hutsa izan zen. Lehen laurdenenaren amaierarako 27-10 agintzen zuten errusiarrek.

Dusko Ivanovicen taldeak ez zuen aukerarik eman eta atsedenaldira partida erabakita utzi zuten (55-32). Hirugarren eta laugarren laurdenek ez zituzten gauzak aldatu; bilbotarrek bere mailatik urrun, eta defentsan ahul, ez ziren aurkari izan Khimkirentzat.

Azken emaitzak ez zuen zalantzarik utzi, nahiz eta azken laurdenean markagailua pixka bat apaindu (99-78).

Bilbotarrek agur esan diote txapelketari. Izan ere, Fuenlabradak irabazi egin dio Lietuvos Rytasi (81-70).

Khimki - Bilbao Basket:

1. laurdena: 0-5, 12-5, 27-10

2. laurdena: 29-13, 39-21, 44-25, 55-32

3. laurdena: 59-34, 62-37, 74-46, 77-57

4. laurdena: 88-70, 90-72, 95-75, 99-78

Fitxa teknikoa:

81 - Montakit Fuenlabrada (25+19+20+17): Hakanson (7), Paunic (6), Smits (6), Wear (8), Diagne (6) -hasierako taldea-, Popovic (6), O'Leary (11), Sekulic (10), Cruz (15), Rupnik (6) eta Gonzalez.

70 - Lietuvos Rytas (14+21+15+20): Akognon (8), Logan (11), Gailius (3), Gordon (6), Lapeta -hasierako taldea-, Fischer (16), Gudaitis (12), Jomantas (6) eta Giedraitis (8).

 

 

>

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena